Eusko Jaurlaritzak 14 milioi eurotik gorako aparteko laguntzak onetsi ditu lehen sektoreari laguntza emateko Ukrainako inbasioak eragindako krisiaren aurrean (Gobernu Bilera 2022-9-27)

fotoconsejo.jpg

2022-09-27

 

  • Ekoizpen-kostuen etengabeko igoerak nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien bideragarritasuna tenkatzen du
  • Erkidegoko gobernuaren arabera, funtsezkoa da sektoreak sufritutako inpaktua txikitzea eta babes-neurriak sortzea lehiakortasuna babesteko egungo krisian zehar 

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bitartez, aparteko laguntzak deitu ditu nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiei laguntzeko eta ekoizpen-kostuen igoeraren ondorioz bizi dituzten zailtasunak arintzeko; igoera horiek Ukrainako inbasioaren ondorio dira. 14,1 milioi euroko laguntza horiek honako azpisektore hauen jarduerak mantentzen lagunduko dute: behi-azienda, ardiak, ahuntzak, haragi"hegaztiak, hegazti erruleak, txerriak, untxiak, zaldiak, patata, erremolatxa, bazka-artoa eta zenbait lekadun. 

Ukrainako inbasioaren ondorioz nekazaritzako sektoreak dagoeneko bizi zuen egoera larriagotzen ari da (EBko kanpoko sargaien mende), batez ere ekoizpen-kostua areagotzen ari zelako. Garestitze horrek jatorria du animalientzako elikagaientzako lehengaiaren eta energiaren eta erregaien prezioaren areagotzean. Energiaren, ongarrien, zerealen eta olioen prezioak areagotzea bereziki kaltegarria da abeltzaintzarako. Azpimarratu beharra dago azken 12 hilabeteetan ongarrien batez besteko prezioa 2,24 aldiz handitu dela, pentsuaren batez besteko prezioa % 20 igo dela, gasolioaren prezioa % 83 eta elektrizitatearena % 74. 

Egoera horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak funtsezkotzat jotzen du euskal ekonomiak pairatutako inpaktua txikitzen saiatzea eta horren lehiakortasuna babestea egungo krisiaren aurrean. Horregatik, joan den 2022ko apirilaren 12an, erabaki bat hartu zuen, eta horren bidez “Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei lotutako aurrekontuaren laguntza” zehaztu zen. Lehen sektoreari emandako 14 milioi euroko laguntzak konpromiso horri erantzuten dio.

Izapideak eta epeak

Laguntzen zenbatekoa oinarrizko laguntza batez osatuta egongo da, eta horri laguntza-osagarri bat gehitu ahal zaio. Oinarrizko laguntza kalkulatzeko honako kalkulu hau egin beharko da: dirulaguntza jaso dezakeen animalia- edo hektarea-kopurua (agindu arautzailean zehaztuko da) biderkatu beharko da ustiategiko animalia- edo hektarea-kopuruarekin.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza izango da laguntzen kudeaketaz eta ebazpenaz arduratuko den organo eskuduna. Izapidetzea ofizioz egingo da, euskal erakundearen erregistroetan dauden datuetatik abiatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren bitarteko elektronikoen bidez soilik: https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/.

Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/) argitaratuko du, gehienez ere araua indarrean sartzen den egunetik 15 egun balioduneko epean, onuradunak izan daitezkeen ustiategien titularren behin"behineko zerrenda. Horrez gain, kontatutako abelburu- eta hektarea-kopurua ere zehaztuko da, baita laguntza osagarria jaso ahal izateko emakumea, parekidea edo gaztea izateko baldintza ere.

Onuradunek, zerrendan agertzen badira, aurreko atalean aipatutako argitalpenetik aurrera 5 egun balioduneko epea izango dute honako hau egiteko: zerrendan egotea onestea edo ezestea, datuak aldatzeko eskatzea, edo, zerrendan ez agertzekotan, bertan agertzeko eskatzea egiaztagiriak igortzen badira.

Aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, aurkeztutako alegazioen ebazpena gehienez ere hilabeteko epean emango da, eta, hortik aurrera, hiru hilabeteko epean, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariaren ebazpen bidez, laguntzak eman eta/edo ukatuko diren jakinaraziko da eta ordaindu egingo dira.