Eusko Jaurlaritza zenbait aukera aztertzen ari da adinekoi banku-zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko eta aurrez aurreko arreta hobetzeko

2022.02.18_Pedro_Azpiazu__1_.jpg

2022-02-18

Ekonomia eta Ogasun Saila zenbait aukera aztertzen ari da adinekoei banku-zerbitzuetarako sarbidea bermatzeko eta aurrez aurreko arreta hobetzeko, gai horren inguruan sortu den arazoaren aurrean, Pedro Azpiazu Sailburuak Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran jakinarazi duenez.

Pedro Azpiazuk gai horrekin Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa eta kezka nabarmendu ditu. Hori horrela jakinarazi du elkarrizketak izan dituztela EAEn presentzia handiena duten banku-erakundeekin, eta elkarrizketa horietatik elkarrekin “banku lagunkoia” lortzeko prestakuntza-ekintzak sendotzeko aukera ondorioztatu dela. Era berean, Saila nekazaritzako inguruetan finantza-zerbitzuen sarbidea aztertzen ari da, Finantzen Euskal Institutuaren laguntzaz.

Eusko Jaurlaritzak, hala, arazo horri heldu dio, nahiz eta banku-ikuskapenean eta -arauketan eskumenik ez duen. “Eremu horietako arauketak Estatu-maila ere gainditzen du; dagoen arauketa gehiena Europako legeria da”, esan du Azpiazuk, argitzeko.