Euskararen Aholku Batzordeak osatu du Euskararen Sustapenerako Ekintza Plana berritzeko batzorde atala

2022-05-04

Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zenetik hamar urte pasa dira eta orain, ESEP ordezkatuko duen estrategia berria lantzeko prozesua abian jarri behar dela eta, horretarako, Euskararen Aholku Batzordean batzorde-atal berezia sortu da. Gaur batzorde-atalaren lehenengo bilera egin da eta bertan aurkeztu da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak egindako azterlana:  ESEP 2012-2022. 10 urteko ibilbideari begirada. ESEPen araberako diagnostikoa.