Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko prozesuaren laugarren faserako deialdia argitaratu du

Lehen_deialdiko_partaideak_BECen.jpg

2022-12-23

  • Fase honetan, lan kontratuko langileentzat gordetako 21 plaza deitzen dira, eta horiekin osatzen dira hautaketa prozesu osorako deitutako 3.700 plazak.
  • Deitutako plazak hauek dira: argiketaria, autopsietako laguntzailea, baliabide orokorretako teknikaria eta espetxeetako gizarte langilea

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean enplegu publikoa finkatzeko hautaketa prozesuen laugarren faserako deialdia argitaratu du joan den ostegunean, 2022ko abenduaren 22an. Deialdiak EAEko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboen Hitzarmeneko lan kontratuko langileentzat gordetako 21 plazari eragiten die eta, horrela, funtzionarioak nahiz lan-kontratuko langileak betetzeko eta hautatzeko prozesua osatzen da, 3.700 plaza inguru osatu arte. Finkatze prozesu honetako deialdietako plaza guztien %60,7 merezimendu lehiaketa bidez ebatziko da, eta gainerako % 39,3a oposizio-lehiaketa bidez.

Aurtengo irailean onartutako oinarri orokorrez gain, deialdi honetako oinarri espezifikoek arautuko dituzte orain deitutako 21 plaza hauek, eta kasu hauetan guztietan merezimendu lehiaketa bidez ebatziko da. Enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesu honetan, oinarrietan zehaztutako merezimenduak baloratuko dira, hala nola antzeko lanpostuetan emandako esperientzia urteak, titulazioa, informatika ezagutzak edo hizkuntzak.

Deitutako plazak honako hauek dira: argiketari bat; bederatzi autopsietako laguntzaile; 2 Bilbo eta Donostiarako baliabide orokorretako teknikari bi, eta beste bi Lakuako baliabide orokorretako teknikari; eta, azkenik, espetxeetako gizarte langileen 7 plaza. Eskabidea aurkezteko epea urtarrilaren 11n irekiko da, eta 2023ko otsailaren 10eko 14:00etan itxiko da.