Euskal ekonomia hazkunde biziko gunean mantendu zen maiatzean

Termometro_mayo.png

2022-06-08

Euskal ekonomia “hazkunde biziko” gunean mantendu zen maiatzean, 100 puntutik gora jarraitzen baitu. Zehazki, joan den hilean 129,0 puntu lortu zituen, apirilean baino lau hamarren gutxiago (129,4). Beraz, dagoeneko hiru hilabete segidan daramatza dezelerazio leunean; hein batean, prezioen igoeraren ondorioz kontsumo pribatua hain hedakorra ez izateagatik, Ekonomia eta Ogasun Sailak maiatzeko termometroan jasotako datuen arabera.

Sektoreen arabera, industriak eta, batik bat, zerbitzuek dezelerazio txikia izan dute, baina oso tasa handiei eusten diete. Era berean, enpleguaren hazkunde-erritmo bizia zertxobait apaldu da.

Adierazle horrek, 2021eko urtarrilean, 42,1 puntu zituen (atzeraldia), eta hurrengo hilabeteetan etengabe gora egin zuen. Martxoan (67,2) “hazkunde moteleko” gunean sartu zen eta hurrengo hilean “hazkunde biziko” gunean, 138,1 punturekin; orduz geroztik, maila horri eutsi dio.

Termometroa hilero lantzen da euskal ekonomiaren 100 adierazle baino gehiagotan oinarrituta, eta hil bakoitzeko lehen egunetan ematen da argitara.