Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretako arrantzalekuetan arrantzarik egiten ez duen artisau-flotaren arrantza-jarduera baimenduta dago

Argitalpen-data: 

Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak, 2021eko urriaren 28ko Ebazpenaren bidez, EAEn egoitza-portua duten tresna txikien erroldako artisau-flotaren atseden biologikoa onartu zuen. Ebazpen hori 2022ko urtarrilaren 20ko Ebazpenaren bidez aldatzen da,  zeinaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barruko uretako arrantzalekuetan arrantzatzen ez duten artisau-ontziek beren arrantza-jarduerarekin jarraitu ahal izango dute, jarduera bertan behera uztera behartu gabe.