Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak hautaketa-prozesua ireki du Idazkari/Administrazio-laguntzaile plaza baterako

2022-10-05

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak hautaketa-prozesuaren deialdia publiko egin du, Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzaren zerbitzura Idazkari/Administrazio-laguntzaile lanpostu baten hornidurarako. Ordezkaritza New York hirian kokatuta dago.

Eskaerak aurkezteko epea 2022eko urriaren 5etik urriaren 19ra izango da, bi egunak barne. 

Prozesuaren inguruko informazioa hurrengo helbidean aurki daiteke:

https://www.euskadi.eus/kanpoko-ordezkaritzen-lan-eskaintza-aktiboak/web01-s1leheki/eu/