Euskadiko lehen sektorea ikasleen artean zabaltzeko konpromisoa finkatu dute baserri eskolek

LGL01251.jpg

2022-10-20

• HAZIk eta Euskal Herriko Baserri Eskolak sareak (EHBE) sinatu duten lankidetza-hitzarmena aurkeztu dute, ikasleen artean nekazaritza-jardueraren ezagutza sustatzeko eta hurbileko elikagaien kontsumoak dakartzan onurei buruz sentsibilizatzeko.

• Erakundeetako eta nekazaritza-eskoletako ordezkariek adierazi dute oso garrantzitsua dela horrelako hezkuntza-proposamenak adin goiztiarrean ezartzea, jarduera arin eta dibertigarrien bidez gure baserritarrek egiten duten lan garrantzitsuaz kontzientziatzeko.

33 urteko esperientzia prestakuntza-jardueran. Urte horietan, 600.000 ikasle baino gehiago pasa dira eskoletatik, eta Euskadiko baserri eskolen ibilbidea bermatzen dute. Eskola horiek kultura-ondarea sustatzera, lehen sektoreak gure gizartean duen garrantziari buruz informatzera, landa-, itsasertz- eta hiri-gizartea birkonektatzeko ekintzak bultzatzera eta gure lurralde-garapen jasangarriarekiko erantzunkidetasuna sustatzera bideratuta daude. Eta hori guztia publiko gazte baten bitartez: haur eta lehen hezkuntzako neska-mutikoak, baserrietara joaten direnak modu didaktiko eta dibertigarrian nekazaritza-jardueraren errealitatea ezagutzeko, bai eta landa-ingurunea mantentzeak balio kulturalen defentsan, lurraldearen jasangarritasunean eta kalitatezko elikagaien ekarpenean duen garrantzia ezagutzeko ere.

Gaur goizean, Gautegiz Arteagako Baratze Baserri Eskola baserrian, Eusko Jaurlaritzako, HAZIko eta baserri eskoletako ordezkariek adierazi dute mota horretako zentroek garrantzi handia dutela txikiak landa-inguruneak eta bertan garatzen diren jarduerek dituzten onuretan hezteko. “Elikagaien krisi-garaietan, bizitzea egokitzen ari zaiguna, gehien konturatzen gara zein garrantzitsua den lehen sektore lehiakor bat izatea, kalitatezko elikagaiez hornituko gaituena, hurbilekoak eta ingurumena errespetatzen dutenak. Mezu hori gazteenei helaraztea funtsezkoa da, eta, beraz, zentro horiek egiten duten lana ere funtsezkoa da”, adierazi du Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak.

Hortaz, aurkezpenera bertaratu diren Euskadiko Elikaduraren Kateko erakundeetako ordezkari eta enpresek adierazi dute beharrekoa dela baserri-eskolekin lankidetzan jarraitzea; izan ere, urtero milaka haur bertaratzen dira, horietako asko hirietatik datoz, eta ez dute landa ingurunean egiten den lana ezagutzen. Oinarrizko lana da, eta oso zaila izan da pandemia iraun bitartean mantentzea. Horregatik, baserri-eskoletako ordezkariek positiboki baloratu dute HAZIrekin ezarritzako lankidetza, horri esker “sektorearekin harreman zuzena mantendu eta sare-lana egingo dute, Euskadiko landa-garapeneko eragile guztien artean sinergiak batuz”.

Elkartearen lankidetza konpromisoa NIREA sarera atxikitzea gauzatu da. Nirea sarea hiri-, landa- eta itsasertz-gizartea berriro konektatzen duten jarduerak sustatzeko eta garatzeko indarrak batzen dituzten eragileek osatzen dute, eta helburua lurralde garapen jasangarriarekiko baterako ardura sustatzea da.

Gaur egun, EHBE honako baserri-eskolek osatzen dute: Baratze (Gautegiz Arteaga), Lapurreketa (Dima) eta Lurraska (Ajangiz). Pandemian Sastarrain (Zestoa) baserri-eskola desagertu zen. Sareko lanarekiko elkartearen konpromisoa

“Eneko eta Ixabel”, gure elikagaiak ezagutzeko antzerkia

Aurkezpena bukatzean, Eidabe kultura-ekimeneko enpresak Baratze Baserri Eskolan prestakuntza jasotzen duten umeen aurrean “Eneko eta Ixabel: bertako elikagaien bila” antzezlana antzeztu du. Ekimena Euskadiko Elikaduraren Balio-kateko enpresek (Udapa, Euskal Sagaradoa, Euskaber, KM0 Zaporea, Gure Eztia, LumaGorri, Garlan, Barrenetxe eta Añanako Gatza) sustatzen dute, eta agerian jartzen du jaten duguna eta horren jatorria ezagutzeko beharra, garrantzitsua baita sasoiko eta hurbileko produktuak kontsumitzen ikastea. Jarduera horrekin batera, aurretik aipatutako enpresek ekarritako produktuekin menu berezi bat prestatu da.