Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Zizurkilen mendian erori eta min hartu duen ehiztari bat erreskatatu dute

2022-01-16

Mendian ehizean zebilela erori eta min hartu du 70 urteko gizon batek, eta larrialdietako baliabideak agertu dira lekura ehiztariari laguntzera, eta, azkenean, Donostiara eraman du Ertzaintzaren helikoptero batek.

Goizeko bederatziak aldera, SOS Deiak 112 zerbitzura deitu dute ehiztari bat basoan, Ziortza muinoaren eta Andatza mendiaren artean, erori egin dela esanez. Emandako informazioaren arabera, inplikatuak min hartu du hanka batean, eta ez zuen sentsibilitaterik hanketan eta eskuetan. Adierazitako lekura Hernaniko Ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat, suhiltzaileak eta osasun-baliabideak hurbildu dira. Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzako teknikari batek Ertzaintzaren helikoptero bat eta Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko agenteak ere bidali ditu lekura.

Azkenean, Ertzaintzaren helikopteroak eraman du zauritua Donostiako suhiltzaileen parkeko heliportura, eta han zain zuen anbulantzia batek hartu eta osasun-zentro batera eraman du. Zauritua 70 urteko gizona da.