Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Ogoñoko begiratokian (Elantxoben) 58 urteko emakume bat erreskatatu dute

Ogono__Elantxobe.jpg

2022-01-01

Urteberriko bigarren erreskatean Elantxoben zauritutako emakume bat eraman dute Galdakaoko ospitalera

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Ogoñoko begiratokian (Elantxoben) erori den 58 urteko emakume bat erreskatatu dute. Lehenengo helikopteroan eraman dute Ibarrangeluko hilerrira eta gero handik anbulantzian Galdakaoko ospitalera, aldaka hautsita eta sorbaldako lokadura izan baitzitzakeen.

 Erreskate horretarako, SOS DEIAK 112 zerbitzuak airetik Ertzaintzaren helikoptero bat eta lurretik suhiltzaileak eta Osakidetzaren ZIU mugikor bat aktibatu ditu.