Euskadiko hiru gaztetik bik konfiantza dute Europar Batasunean (% 68). 2022, Gazteriaren Europako Urtea

Argitalpen-data: 

Aurten, Europar Batasunak arreta berezia eskainiko die gazteei. Helburua da gazteak eta haien lehentasunak erabakiak hartzeko prozesuaren maila guztietan integratzea, eta gazteria ardatz duten jarduerak eta programak antolatzea.

Gazteen Euskal Behatokitik Euskadiko gazteek Europar Batasunean duten konfiantza-mailaren ikuspegi orokorra eskaini nahi izan dugu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak 2021eko udazkenean argitaratu zuen 74. Euskal Soziometroa azterlanaren emaitzak hartu ditugu oinarritzat. Inkesta horretan, besteak beste, Europar Batasunarekiko konfiantzaz galdetu zen. Inkesta horren emaitzen arabera, 18 eta 29 urte bitarteko Euskadiko hiru gaztetik bik (% 68, hain zuzen ere) badute konfiantza Europar Batasunean.

Europar Batasunean konfiantza duten gazteen ehunekoa biztanleriaren batez besteko orokorra (% 59) baino handiagoa da; izan ere, 18 eta 29 urte bitarteko gazteak dira Europan konfiantza handiena duten adin-taldea.

Europar Batasunean konfiantza duten Euskadiko biztanleen ehunekoa, adin-talde handien arabera

Gazteriaren Europako Urteari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu esteka honetan:

https://www.europarl.europa.eu/news/en/headlines/eu-affairs/20211213STO19307/2022-the-european-year-of-youth