Euskadiko Garraioko Arbitraje Batzordea desagertu da

Argitalpen-data: 

2022ko urtarrilaren 14an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ziren 1/2022, 2/2022 eta 3/2022 dekretuak, Eusko Jaurlaritzaren eskumenak eta baliabide materialak eta giza baliabideak hiru foru-aldundiei eskualdatzeari buruzkoak, hurrenez hurren.

Kontsumitzailearentzat agerikoena den ondorio praktikoa Euskadiko Garraioko Arbitraje Batzordea desagertzea da. Aurrerantzean, erakunde horrek betetzen zituen eginkizunak lurralde historiko bakoitzeko garraio-batzorde arbitralek beteko dituzte, bakoitzak bere eskumenen lurralde-eremuan.

Gaur egun, Arabako eta Bizkaiko Garraioko Arbitraje Batzordeak operatibo daude, eta Gipuzkoakoa eratzeke dago. Garraio-batzorde arbitralak eskudunak dira pertsonen lurreko garraioan, dela errepide bidezkoa, dela trenbide bidezkoa. Bidaiaren jatorriak edo helmugak arbitraje-batzorde eskuduna zehaztuko du.