Euskadik IBTM World-en parte hartu du, programatutako hitzordu profesionalen errekorra lortuz

itbm_basquetour__1_.jpeg

2022-11-29

35 euskal enpresa eta erakunde Bartzelonan gaur hasi den bileren eta ekitaldien sektoreko munduko ekitaldi nagusira joango dira.

 Euskadi Bartzelonako IBTM azoka profesionalean egongo da gaur hasi eta abenduaren 1era arte. Stand horretan, lan-eremuak garrantzi berezia izango du, EAEko 35 enpresa eta erakunde, guztira, bileren eta ekitaldien sektoreko munduko ekitaldi nagusira joatea erabaki dutenak.

Bilera profesionaletarako guneaz gain, erakustokiak 4 erakusmahai ditu, bat hiri bakoitzeko, eta Arabako Errioxa, Gasteizen, eta beste bat helmugako eskaintza orokorrerako.

Aurten, zifra errekorrekin hasi da azoka; izan ere, antolakuntzaren arabera, erregistratutako bisitarien eta programatutako hitzorduen kopuruak 2019koak baino handiagoak izan dira, hau da, bertaratutako pertsona bakoitzeko garai guztietako hitzordu gehien izan dira. Kopuru hori handitzea espero da, agendak irekita baitaude, erakusketariek hitzorduak ixten jarrai dezaten. Azoka hasi aurretik, programatutako 60.000 bilera eta 100 herrialde baino gehiagotako 2.200 erakusketari baieztatu ziren.

Era berean, aurreikusita dago guztira 2.200 korporazio-erosle entzutetsu bertaratzea, elkarte eta agentzietakoak.

Euskadiko enpresek eta erakundeek ere agenda estua dute ITBMk irauten duen hiru egunetan, eta, zehazki, Basquetourrek bilerak egingo ditu AEBetako, Hego Amerikako, UKko, Frantziako eta Alemaniako eragileekin, besteak beste.