EUSKADI MONKEYPOXEN AURKAKO TXERTOA JARTZEN HASI DA

2022-08-01

  • Osakidetzak hiru lurraldeetan banatzen ari den txertoaren 141 dosi jaso ditu guztira

 

 

MonkeyPoxen txertaketa hasia da Euskadin, Osasun Publikoko Batzordeak onartuta, tximino-baztangaren egungo agerraldirako txertaketa-gomendioetan ezarritako irizpideei jarraituz. Ildo horretan, Euskadik 141 dosi jaso ditu eta banaketa populazioaren eta kasu-kopuruaren arabera egin da. Lurraldeen araberako banaketa, berriz, populazio hautagarriaren banaketaren arabera egiten ari da:

- 80 dosi Bizkaian (% 57)

- 46 dosi Gipuzkoan (% 33)

- 14 dosi Araban (% 10)

Txertaketa aurrera eramateko, populazio hautagarriaren erakartze aktiboa egiten ari da, eta osasun-zerbitzuak (Osakidetza) harremanetan jartzen ari dira MPX txertaketa-gomendioetan jasotako irizpideak betetzen dituzten pertsonekin; gomendioak txertoen ponentziak landu eta osasun publikoko batzordeak onartu ditu.

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak herritarrei infekzioa prebenitzeko deia egiten jarraitu nahi du. Horregatik, webgunean azalpen-atal bat garatu da txertaketari buruzko informazio honekin: aplikazio-irizpideak, txertoa eskuratzeko modua eta izan ditzakeen ondorioak. Orain arte egin den bezala, Osasun Sailak gaixotasun honen inguruko berri garrantzitsuak ezagutzera emango ditu.