Eusfit Mugiment, Fitback-eko kidea

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Eusko Jaurlaritzak, Eusfit Mugiment sasoi fisikoa monitorizatzeko sistemaren bidez, Europako Fitback sarean parte hartuko du.

Fitback Europako egitasmoa da, eta herritarren osasunaren joerak, sasoi fisikoko politika nazionalen ondorioak eta haurren osasunean tokiko, eskualdeko, estatuko eta Europako esku-hartzeak aztertzea ahalbidetzen duten tresnak sustatzea eta ematea du helburu. Fitback herritarren osasunaren etorkizuneko joerak aurreikusteko aukera emango du, osasunerako arriskua sasoi fisikoarekin erlazionatuz. Fitback sarea ikasleen egoera fisikoa ebaluatzen denbora asko daramaten Europako 10 bazkiderekin elkarlanean garatu da. Sare hori Lubianako (Eslovenia) Unibertsitateko Kirol Fakultateak koordinatzen du, eta 30 urte baino gehiagoko esperientzia du herrialdeko ikasleen sasoi fisikoaren ebaluazioan.

Fitback sareak bere lantaldean hartu gaitu eta haurtzaroko eta nerabezaroko sasoi fisikoaren monitorizazioaren alderdi guztietan duen esperientzia eta ezagutza eskaintzen digu. Asko ikas dezakegu gure aurretik doazen beste herrialde batzuetatik. Eskerrik asko Fitback sareari bere babes handiagatik eta Jonatan Ruiz eta Fran Ortegari bide honetatik joatera animatzeagatik.