Etxebidek izena emateko epea ireki du Zorrotzaurre-Bilboko babes ofizialeko 120 etxebizitzak esleitzeko

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko apirilaren 19ko Aginduaren bidez, hasiera eman zaio VISESA sozietate publikoak Bilboko Zorrozaurreko DB2 lurzatian sustatuko dituen erregimen orokorreko babes ofizialeko 120 etxebizitza eta horiei atxikitako eranskinak esleitzeko prozedurari.

Etxebidek izena emateko epea ireki du Zorrotzaurre-Bilboko babes ofizialeko 120 etxebizitzak esleitzeko

Etxebiden Bilbo Metropolitarreko Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa izena emanda dauden eta etxebizitza horiek esleitzeko prozeduran parte hartu nahi duten pertsonek berariaz eskatu beharko dute, dagokion inprimakia aurkeztuta, 2022ko apirilaren 25etik maitzaren 9ra bitarteko epean (biak barne).

Etxebideren Erregistroan alta emanda dauden pertsonek soilik parte hartu ahal izango dute.

Esleipena egiteko, Etxebide-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzua harremanetan jarriko da, postaz edo posta elektronikoz, sustapen honetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten eta erakunde horretan izena emanda dauden pertsonekin. Argibiderik behar izanez gero, jarri harremanetan ZUZENEANekin 012/945 01 80 00 telefonoetan.

Inskripzioa telematikoki edo postaz egin daiteke, lehen aipatutako epean.

Informazio gehiago: www.etxebide.euskadi.eus