177. Hitzarmena
Etxez etxeko lanari buruzko 177. Hitzarmenak, 1996an hartutakoak, etxez etxeko langileen baldintzak hobetzeko araudia ezartzen du. Espainian, berrespena erregistratu eta hamabi hilabetera jarriko da indarrean. Hitzarmen honek etxeko langileen eta gainerako soldatapekoen arteko berdintasuna gauzatzen du, eta lan egiten den tokiak ez du bereizkeriarik eragiten oinarrizko lan-eskubideak baliatzeko orduan.
Etxez etxeko lanari buruzko hitzarmena, 1996 (177. zk., gaztelaniaz)
190. Hitzarmena
Indarkeriari eta jazarpenari buruzko 190 Hitzarmena 2019an onartu zuen LANEk, eta "lan-munduan" indarkeria eta jazarpena desagerraraztea du helburu esplizitutzat, lan-harremanetik haratago doazen egoerak eta kolektiboak hartzen dituen termino zabala.
Hitzarmen honek lehen aldiz eskaintzen du nazioartean lan-munduko indarkeriaren eta jazarpenaren aurkako babesa, zeharkakoa eta genero-ikuspegiarekin.
Indarkeriari eta jazarpenari buruzko hitzarmena, 2019 (190. zk., gaztelaniaz)
Hitzarmen horiek berrestea herrialdeak LANErekin duen konpromisoaren isla da, baina batez ere erronka globalei ikuspegi global batetik heltzeko beharrarekin.
