Ertzaintzaren helikopteroak, Nafarroako Larrialdi Zerbitzuekin batera, Leon Dormido mendian istripua izan zuen gazte bat erreskatatu dute

Leon_Dormido_1.jpg

2022-08-14

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuek Ertzaintzaren laguntza eskatu dute Leon Dormido mendian, Lapoblacion herrian, istripua izan duen mendizale bat erreskatatzeko. Zaurituak, 20 urteko gazte batek, ezbehar bat izan du eta belauna lesionatu omen da. Hori dela eta, helikopteroz eraman behar izan dute osasun-zentro batera.

Gertaera gaur goizeko hamarrak aldera izan da. 20 urteko gazte batek istripua izan du ibiltzen ari zen bitartean, Nafarroako Leon Dormido mendiaren inguruan.

Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetatik Ertzaintzarekin harremanetan jarri dira laguntza eskatzeko, Foru Aldundiko baliabideak suteak artatzen ari baitziren. Ertzaintzak, beraz, helikoptero bat eta mendiko taldea mobilizatu ditu, eta zauritua Txagorritxuko Ospitalera eraman dute, belaunean lesio bat zeukala.