Ertzaintzaren 30. promozioak gaur hasiko du praktikaldia

30_Promocion_Ertzaintza___1_.jpg

2022-12-01

  • Urtebetean osatuko dute hautaketa eta formakuntza prozesua in job praktikekin, lekuan bertan eskuratzeko Euskal Poliziako agente bihurtzeko beharrezko trebezia eta gaitasunak

Ertzaintzaren 30. promozioko agente berriek gaur, abenduak 1, hasiko dute praktikaldia euren destinoetan, oposizio-lehiaketako proba guztiak gainditu, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako 9 hilabeteko formakuntza teoriko eta praktikoa egin eta joan den asteazkenean, azaroaren 23an, Arkauten kredentzialak jaso ondoren. Gaurtik aurrera, promozio berri honek urtebeteko in job praktikaldia hasiko du Ertzaintzaren ertzain-etxe eta unitateetan, lekuan bertan eskuratu ahal izateko Arkauten jasotako formakuntza osatzeko eta, horrekin, guztira ia bi urte irauten dituen hautaketa-prozesua amaitzeko beharrezko diren trebeziak eta gaitasunak.

Ertzaintzaren 30. promozioa 660 agentek osatzen dute, eta horietatik 457 gizonak dira eta 203 emakumeak. Agente horietatik 643k gaur hasiko dute praktikaldia, eta gainerako 17k orain dela 9 hilabete hasi zuten, oposizio-lehiaketako probak gainditu zituzten baina formakuntza-aldia baliozkotuta duten agenteak baitira, aurretiazko ezagutza gaindituak egiaztatu ondoren.

Tradizioari jarraituz, agente berrien promozio bakoitzak hegazti bat aukeratzen du enblema moduan. Oraingo honetan, Ertzaintzaren 30. promozioak zingira-mirotza aukeratu du.

31 destino

Agente berriak, gaurtik aurrera, destino hauetan hasiko dira:

  1. Gasteizko Ertzain-etxea, 46.
  2. Bilboko Ertzain-etxea, 26.
  3. Donostiako Ertzain-etxea, 82.
  4. Balmasedako Ertzain-etxea, 3.
  5. Deba-Urolako Ertzain-etxea (Bergara), 59.
  6. Deba-Urolako Ertzain-etxea (Zumarraga), 12.
  7. Durangoko Ertzain-etxea, 6.
  8. Errenteriako Ertzain-etxea, 37.
  9. Eibarko Ertzain-etxea, 10.
  10. Erandioko Ertzain-etxea, 5.
  11. Gernika-Lumoko Ertzain-etxea, 4.
  12. Getxoko Ertzain-etxea, 4.
  13. Hernaniko Ertzain-etxea, 60.
  14. Ibaizabalgo Ertzain-etxea (Basauri), 15.
  15. Ibaizabalgo Ertzain-etxea (Galdakao), 4.
  16. Sestaoko Ertzain-etxea, 9.
  17. Irungo Ertzain-etxea, 38.
  18. Guardiako Ertzain-etxea, 3.
  19. Laudioko Ertzain-etxea, 3.
  20. Muskizeko Ertzain-etxea, 8.
  21. Ondarroako Ertzain-etxea, 34.
  22. Oriako Ertzain-etxea (Beasain), 2.
  23. Oriako Ertzain-etxea (Tolosa), 57.
  24. Urola-Kostako Ertzain-etxea (Zarautz), 66.
  25. Urola-Kostako Ertzain-etxea (Azkoitia), 2.
  26. Arabako Lurralde Aginte eta Kontrol Zentroa, 5.
  27. Bizkaiko Lurralde Aginte eta Kontrol Zentroa, 18.
  28. Gipuzkoako Lurralde Aginte eta Kontrol Zentroa, 7.
  29. Miñoien Atala, 1.
  30. Eraikinen Segurtasunerako Unitatea, 8.
  31. Larrialdiei Aurre Egiteko Zuzendaritzaren Laguntzarako Zerbitzua (LAZLZ), 9.