Ertzaintzak munduaren inguruko lehen biraren bosgarren mendeurrena dela-eta egiten ari diren Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du

Foto_1.JPG

2022-05-18

Maiatzaren 17tik 19ra bitartean ari dira egiten Bilboko Bizkaia Aretoan Juan Sebastian Elkano Getariako nabigatzaileak munduaren inguruan eman zuen lehenengo biraren 500. urteurreneko Hirugarren Nazioarteko Biltzarra. Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Ataleko patroi batek euren zereginean egiten dituzten sorospen eta erreskate lanei buruzko txostena aurkeztu du.

Biltzarra Merkataritza Nabigazioko Kapitainen Bizkaiko Elkarteak, Bilboko Portuko Agintaritzak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu dute. UPV/EHUko paraninfoan egiten ari diren jardueren artean, nabigazioaren alderdiei buruzko txostenak aurkezten ari dira, bai historikoak bai egungo gaien ingurukoak.

Gai horietako batzuk dira ontzigintza, portuko jarduera, ingurumena eta segurtasuna eta itsas-salbamendua, eta, hain zuzen ere, azken hori izan da gaur, asteazkena, arratsaldean Ertzaintzak egin duen esku-hartzearen gaia.

Aitor Gonzálezek, Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Ataleko patroiak, “Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Uretako Atalaren jarduera-esparrua” txostena aurkeztu du, eta uretako sorospen eta erreskate zerbitzuetan egiten dituzten lanak eta azken urteotan Euskadiko itsasertzean izan diren gertaerak azaldu ditu.