Ertzaintzak lehenengo 1.387 grabazio-kamerak erosiko ditu herritarren babeserako eta trafikoko patruiletarako
2022-10-28
- Proiektu pilotua ebaluatu ondoren, datorren urtean hasiko dira egokitzapen teknikoak egiten eta agenteen jantziak moldatzen
- Kamera gehienak Ertzaintzako Brigada Mugikorraren Unitatearentzat, hiru hiriburuetako herritarren babeserako patruilentzat eta trafikoko hiru lurralde-unitateentzat izango dira
- Proiektuaren zenbatekoa 3 milioi eurokoa da, eta bere helburua da polizia-jarduketen gardentasuna bermatzea, delitu-egintzen aurrean frogak hobeto aurkeztea eta agenteen segurtasuna areagotzea
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak gaur goizean, Eusko Legebiltzarreko Kontrol Saioan, jakitera eman du Ertzaintzan datorren urtean hedatuko dela agenteentzako kamera indibidualen eta bideo-kudeaketa integralaren proiektua. 2023an hasiko dira iristen lehenengo 1.387 grabazio-kamerak: 300 Ertzaintzako Brigada Mugikorraren Unitatearentzat, 922 Euskadiko hiriburuetako eta hirigune nagusietako herritarren segurtasunerako patruilentzat eta beste 100 trafikoko hiru lurralde-unitateentzat.
Proiektu horrek 3 milioi euroko kostua du guztira, eta datorren urtean jarriko da abian, Ertzaintzak Bilboko, Gasteizko eta Irungo 30 patruilarekin egindako proba pilotuaren balantze positiboa egin ondoren. Proba hori aztertu ostean, proiektua nola hedatuko den diseinatu da, eta pixkanaka egingo da, eta Ertzaintzaren instalazioetan moldaketa fisikoak eta teknikoak egin beharko dira.
Agenteen grabazio-kamera pertsonalez gainera, ekipamendua osatuko dute kamerak agenteen uniformeei lotzeko osagarriek, irudiak automatikoki jaisteko eta bateriak ertzain-etxeetan kargatzeko gailuek, bideo-kudeaketako sistemak eta irudiak zorroztasun eta segurtasun osoz biltegiratu eta tratatu ahal izateko software lizentziek. Hedapen hori, beraz, berme guztiekin egingo da, bideozaintzaren eta datu pertsonalen babesaren arloan aplikatzekoak diren arauei jarraituz.
Gardentasuna eta berrikuntza
Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak adierazi duen bezala, Eusko Jaurlaritzaren helburua da polizia-jarduketen gardentasuna bermatzea, delitu-egintzen aurrean frogak hobeto aurkeztea eta agenteen segurtasuna areagotzea.
Proiektu hau legealdi honetan Segurtasun Sailaren jarduera gidatuko duen ardatz nagusietako batean kokatzen da: prozesuen digitalizazioa eta berrikuntza teknologikoa segurtasunaren erronkari erantzuteko tresna aurreratuak eta egokiak izateko.
|
UNITATEA (Ertzain-Etxea) |
KAMERAK |
|
Bilbo |
100 |
|
Vitoria-Gasteiz |
106 |
|
Donostia |
88 |
|
Irun |
36 |
|
Durango |
36 |
|
Laudio |
26 |
|
Urola Kosta |
38 |
|
Muskiz |
38 |
|
Deba Urola |
44 |
|
Sestao |
38 |
|
Errenteria |
32 |
|
Gernika |
32 |
|
Hernani |
32 |
|
Ibaizabal |
50 |
|
Oria |
48 |
|
Guardia |
20 |
|
Erandio |
42 |
|
Eibar |
28 |
|
Getxo |
44 |
|
Balmaseda |
24 |
|
Ondarroa |
20 |
|
STOCKA |
65 |
|
Brigada Mugikorraren Unitatea |
300 |
|
Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitatea (Erandio) |
40 |
|
Arabako Trafikoko Lurralde Unitatea (Iradier) |
24 |
|
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatea (Zumarraga) |
10 |
|
Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitatea (Oiartzun) |
26 |