Ertzaintzak eta Udaltzaingoak furgonetetako pisuaren kontrola indartuko dute

Argitalpen-data: 

Control_Furgonetas.JPG
  • Kontrolak datorren asteazkenean eta ostegunean indartuko dituzte Euskadiko kale eta errepideetan

Ertzaintzak, Euskadiko udaltzaingoekin batera, furgoneten pisua zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina indartuko du otsailaren 16an et 17an, bide-segurtasuna hobetzeko helburuarekin. Horrez gainera, zama oker antolatuta dagoen egiaztatuko dute eta ibilgailuen dokumentazioa eta baldintza teknikoak aztertuko dituzte.

Ezaugarri hauetako aurreko kanpainan 75 furgoneta ikuskatu zituzten eta guztira 30 arau-hauste erregistratu zituzten, batez ere dokumentazioan irregulartasunak izateagatik (14) eta pisu gehiegi eramateagatik (13).

Kanpaina hauek Bide Segurtasunerako eta Mugikortasun Seguru eta Iraunkorrerako 2025 Plan Estrategikoaren helburuei erantzuten diete, planaren xedea izanik, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcueraren hitzetan, “istripu-tasa murriztea Zero Biktima Ikuspena lortzearren, bide-segurtasuna, trafikoaren arintasuna eta erakundeen eta herritarren erantzunkidetasunean oinarritutako mugikortasuna sustatzearen bidez”.

Furgonetak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina trafikoa eta garraioa zaintzeko eta kontrolatzeko aurtengo urte osorako programatutako 46 kanpainen egutegiaren barruan sartzen da.