Errenterian babes sozialeko 27 etxebizitza eraikitzeko hitzarmena baimendu du Gobernu Kontseiluak (Gobernu Bilera 2022-9-7)

fotoconsejo.jpg

2022-09-07

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Errenteriako Udalak 1.314 m²-ko partzela bat doan lagatzeko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari, Gipuzkoako udalerrian alokairuko babes sozialeko 27 etxebizitza eraikitzeko. 

Etxebizitzak herriko Esnabide sektorean egongo dira, eta bertan erroldatuta dauden eta Etxebiden izena emanda dauden pertsonei lehentasunez alokatzera bideratuko dira. 27 etxe berrietatik lau ordezko bizilekuak emateko erabili ahal izango ditu Udalak, Udalaren hirigintza-jarduketen ondoriozko ordezko bizilekuak, hain zuzen. 

Hitzarmenak ezartzen du administrazio autonomikoa arduratuko dela eraikuntza-proiektua kontratatzeaz eta idazteaz, baita obren zuzendaritza eta egikaritzea eta ingurunearen urbanizazioa lizitatzeaz ere. Bestalde, Udalak doan lagako dio partzela Etxebizitza Sailari, dagozkion lizentziak emango ditu eta eraikuntzarako behar den plangintza onartuko du. Orobat, tasak ordaintzetik salbuetsiko du Eusko Jaurlaritza, eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren % 95eko hobaria emango dio.