Erorketak saihesteko tailerra Arratzua-Ubarrundian

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

#AUrrera ekimenaren tokiko sareak bultzatuta erorketak saihesteko tailerra egin zen Arratzua-Ubarrundian maiatzaren 9 eta 11an, adineko pertsonei zuzenduta.

Erorketekin erlazionatutako hainbat gai jorratu ziren udalerriko eragile eta profesional ezberdinen eskutik, hala nola, medikua, erizaina, osasun publikoko teknikaria, udaleko ordezkaria eta nola ez, jarduera fisikoko orientatzailea.

Gaien artean batzuk aipatzearren: erorketekin erlazionatutako arriskuak, prebentzio neurriak, nola zutitu erorketa izan eta gero, jarduera fisikoaren onurak eta funtzionaltasuna mantetzeko ariketak.

Guztira 25 pertsonek parte hartu zuten. Ez da lehen aldia mota honetako tailerra antolatzen dela Arratzua-Ubarrundian eta arrakasta ikusita ez dirudi azkena izango denik.

Pandemiaren geldialdia eta gero, mota honetako esku-hartzeak antolatzen hasi dira berriz ere udalerri asko eta hori berri ezinhobea da.