Enplegua finkatzeko hainbat hautaketa-prozesu iragarri da Euskadiko Administrazio Orokorraren kidego eta eskaletan

Argitalpen-data: 

Gaur, 2022ko maiatzaren 23, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren bi Agindu argitaratu dira. Lehen Aginduak onartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak. Bigarren Aginduak, berriz, iragartzen ditu Laguntzako Langileen Talde Profesionalean, Administrari Laguntzaileen eskalan, Administrarien Eskalan eta Teknikarien Kidegoko Erizaintzako Eskalan prozesuak eta oinarri espezifikoak onartzen ditu.

 Iragarritako prozesuetan izenak emateko epea 2022ko maiatzaren 24an hasi eta 2022ko ekainaren 22ko 14:00etan bukatuko da.