EBk `5.0 Industria Saria¿ren lehenengo deialdia ireki du Europako funtsekin finantzatutako proiektuentzako

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Teknologia berritzaileen, prozesu industrialen, eredu komertzial berrien eta abarren bidez gizakian zentratuago dagoen industria europarra, iraunkorra eta erresilientea eraikitzen laguntzen dutenak aintzatestea da helburua.
Ekoizpen-teknika aurreratuak eta teknologia inteligenteen bidezko eragiketak 4.0 industriaren ezaugarriak badira, 5.0 industria jatorrira itzultzen da eta gizakia eta planeta erdigunean jartzen ditu. Horrek industriaren ikuspegi berri bat ematen du, non efizientzia eta produktibitatea ez diren helburu bakartzat hartzen, baizik eta gizarteari egiten dion ekarpena indartzen den. Izan ere, 4.0a osatzen du, ikerketa eta berrikuntza Europa jasangarri eta erresiliente berri baten zerbitzura jarriz.