Ebazpena, 2022ko ekitaldirako udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko geoEuskadi geoatariaren bidez laguntzak ematea ebazten duena. Argitalpen-data: 2022/08/25 EBAZPENA, 2022ko abuztuaren 16koa, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baitira Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2022ko maiatzaren 25eko Aginduan ezarritako laguntzak. Aipatutako agindu horren bidez, oinarri arautzaileak ezartzen dira eta deialdia egiten da dirulaguntzak emateko 2022ko ekitaldirako, udal-informazio geografikoa hobetzeko eta Euskadiko datu espazialen azpiegituran integratzeko geoEuskadi geoatariaren bidez.