EAE-ko ospitaleetako gaixo-tasari buruzko inkesta egiteko INE-ren eta Eustat-en arteko hitzarmenaren luzapena (Gobernu Bilera 2022-6-7)

fotoconsejo.jpg

2022-06-07

Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko ospitaleetako gaixo-tasari buruzko inkesta egiteko Estatistika Institutu Nazionalaren (INE) eta Euskal Estatistika Erakundearen (EUSTAT) arteko hitzarmena lau urtez luzatzea onartu du, hitzarmenaren klausulak aldatu gabe. 

Luzapen hori bi aldeek azken lau urteotan egindako lanaren balorazio positiboaren emaitza da, eta bat dator lankidetza horri jarraipena emateko beharrarekin.

Luzatu beharreko hitzarmenak aukera ematen du: ospitaleetan artatutako gaixo-tasa orokorra ezagutzeko, diagnostiko nagusiaren arabera eta alta kopuruaren bidez; ospitaleko batez besteko egonaldia zehazteko, ospitaleetako altari lotutako diagnostiko nagusiaren arabera; ospitaleetako pazienteen ezaugarri soziodemografikoak eta bizitokia ezagutzeko; eta azterketa epidemiologikoetarako oinarria izateko.

Eragiketaren eremua akutuen ospitaleetara, egonaldi ertain eta luzeko ospitaleetara eta ospitale psikiatrikoetara ere hedatzen da, eta ospitaleratzea eragiten duten altetara mugatzen da. 

Hitzarmenak, beraz, Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-esparruan ikerketa bakarra egiteko aukera emango du. Horrela, estatistika-planetan aurreikusitako helburuak betetzeko behar den informazioa lortuko denez gero, estatistika-eragiketan bikoiztasunak saihestuko dira eta horrek, aldi berean, baliabide publikoak aurreztea ekarriko du.