Donostialdeko ESIaren proiektu berria: jarduera fisikoaren sustapena etxez-etxeko arretan

Argitalpen-data: 

Mugiment Idazkaritza Teknikoa.

Irudia - Donostialdeko ESIaren proiektu berria: jarduera fisikoaren sustapena etxez-etxeko arretan

2 urtez, Donostialdeko ESIan adinekoei jarduera fisikoa agintzeko estrategia baten bideragarritasuna baloratzeko proiektua garatu zen. Proposatutako helburuak bete ziren eta lortutako emaitzak espero baino hobeak izan ziren alderdi batzuetan, hala ere, proiektua garatzean agerian geratu zen jarduera fisikoa agintzeko edozein prozedura aplikatzeko zailtasuna Donostialdeko ESIan etxeratutako kroniko gisa sailkatuta dagoen paziente taldeari, baita ere mendekotasun-maila desberdinak dituzten pertsonei.

Talde horrekin lanean hasteko eta preskripzioa egiteko aukerak aztertzeko, etxean artatzen dituzten pertsonak prestatzeko esku-hartze bat diseinatzea proposatzen da, zehazki, lehen fase batean, Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalentzat. Antzeko esperientziak daude, baina ez da aurkitu horien inpaktuaren ebidentziarik.

Parte hartzen duten udalerrietako Jarduera Fisikoko Orientazio Zerbitzuetako (JFOZ) profesionalek Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalei prestakuntza emango diete, erabiltzaileen ezaugarrietara egokitutakoa, jarduera fisikoa egiten laguntzeko etxeratutako paziente kronikotzat jotzen diren pazienteei.

Helburu nagusia da Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalen trebakuntzan eta prestakuntzan oinarritutako esku-hartze bat gidatzea, eta horren eragina aztertzea funtzionaltasunari, osasunarekin lotutako bizi-kalitateari eta gogobetetasunari dagokienez.

Esku-hartzearen faseak honako hauek izango dira:

    • Aztertu beharreko populazioa identifikazioa.
    • Proiektuaren aurkezpena, bertan parte hartzera gonbidatu eta baimen informatua jaso. 
    • Zentro bakoitzeko erizaintza taldearekin informazioa-saioa.

  • Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalak identifikatu.

  • Lantaldeak osatu udalerrika (Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalak, erizainak eta jarduera fisikoko orientatzaileak).
  • Prestakuntza, dokumentazioaren banaketa, banakako programen ezarpena, jarraipena, kontrola eta dagokion doikuntzak, balorazioa. 
  • Edukien azalpen orokorra ordubeteko saioetan udalerri bakoitzeko Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalei zuzenduak. 
  • Amaierako balorazioa, Etxez-etxeko Udal Laguntza Zerbitzuko profesionalen eta erabiltzaileen gaikuntza eta gogobetetasunari buruzkoa, teknika kualitatiboen bitartez.

Azkenik, memoria bat egingo da, proiektuaren emaitza eta xehetasun guztiak jasoko dituena, programaren ezaugarriak betetzen dituen etxez-etxeko edozein laguntza-zerbitzutan nola ezarri aztertzeko.