Dokumentazio-zentroko ekainean nabarmendutako artikuluak: gazteen praktikak ikus-entzunezko komunikazioan; ARRAKASTA programa; rrrealitate trans* ak nerabezaroan

Argitalpen-data: 

Infancias Imágenes

LACASA DÍAZ, M.P., 2021. Prácticas juveniles en la comunicación audiovisual. Más allá de las aulas. Infancias Imágenes, vol. 20, no. 1, pp. 10. ISSN 1657-9089

Gazteen praktikak testuinguru sozial eta kultural oso espezifikoei lotuta daude. Lan hau Mendebaldeko, Europako edo Amerikako gizarteen inguruan kokatzen da. Bertan bizi diren taldeek, zalantzarik gabe, ezaugarri espezifikoak izateaz gain, beste ezaugarri komun batzuk ere badituzte. Honela, talde horiek, bereziki, tresna digitalen bidezko unibertso global batean parte dira, non mugikortasuna eta komunikazioaren azkartasuna nagusitzen diren. Orrialde hauetan horri buruzko hausnarketa egingo dut. Lehenik eta behin, gizarte mugikor batean bizitzeak zer esan nahi duen azalduko dut, eta, ondoren, horrek ikasgeletatik kanpo eskaintzen dituen hezkuntza-aukerei erreparatuko diet: adibidez, han sortzen diren komunikazio-inguruneetan, gazteek istorioak sortzen edo zientifikoki pentsatzen ikasteko duten modua; hizkuntza multimodalak garatzen ikasteko aukera; eta, azkenik, balioak partekatzen dituzten komunitateetan bizi direla jabetzeko aukera.


Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

MIGUELENA TORRADO, J., DÁVILA BALSERA, P., NAYA GARMENDIA, L.M. y GARMENDIA LARRAÑAGA, J., 2021. ARRAKASTA programa: babes-sistematik ateratzen diren gazteek unibertsitate-ikasketak aukera-berdintasunean egiteko giltza. Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, no. Extra 1, pp. 73-90. ISSN 0214-9001

Hamabost urtetan bete beharreko Garapen Iraunkorreko Helburuak markatu dizkigu Garapen Iraunkorrerako 2030 Agendak; haietako bat, hezkuntza. Hezkuntzak guztiontzako eskubide bat izan behar du, kalitatezkoa, inklusiboa, bidezkoa eta etengabe ikaskuntzarako aukerak eskaintzen dituena. Artikulu honek hezkuntzari lotutako garapen iraunkorreko helburua azaltzen du; zehazki, helburu horren hirugarren erronkari helduko dio, hezkuntza-eskubidean eta goi mailako hezkuntzari dagokion aukera-berdintasunean sakonduz. Horretarako, UPV/EHUk arrakasta akademikoa lortzeko bultzatutako Arrakasta programa aitzindaria erabiliko dugu eredu gisa. Programa horrek haur eta nerabeen babeserako eta gizarte-inklusiorako sistemen barruan dauden gazteek unibertsitatean sartzeko eta goi mailako ikasketak arrakastaz bukatzeko aukera izateko baldintzak sortzen ditu. Artikulu honetan, programa hori martxan jartzeko prozesua, garapena eta bertan parte hartzen duten ikasleen pertzepzioak jasotzen dira. Parte-hartzaileen lehen pertzepzioek argi uzten dute beren goi mailako ikasketen «blindatzea» baino haratago doala programa; izan ere, itxaropenak sortzen ditu, babes-sisteman artatutako haur eta nerabeen eta agenteren ikuspegi, itxaropen eta zerumugak aldatzen ditu, eta, garrantzitsuena, hezkuntza inklusiboa eta aukera-berdintasuna bermatzen ditu.


International Journal of Developmental and Educational Psychology: INFAD. Revista de Psicología

SÁNCHEZ SÁNCHEZ, T. y ETOPA BITATA, M. del P., 2021. Las realidades trans* en la adolescencia. El acoso escolar en esta etapa. International Journal of Developmental and Educational Psychology: INFAD. Revista de Psicología, vol. 1, no. 2, pp. 155-162. ISSN 0214-9877.

Trans* nerabezaroa apurka-apurka garrantzi eta ikusgarritasun handiagoa hartzen joan den errealitatea da. Hala ere, kolektibo horrek, askotan, estigmatizazio soziala jasaten du, eta horrek indarkeria, diskriminazioa eta arbuioa eragiten ditu; horren ondorioz, eskola-jazarpen transfobikoa faktore errepikaria da trans nerabeen bizitzan*. Bidegabekeria horrek gazteei ondorio larriak eragin diezazkieke, bai arlo emozional eta psikologikoan, bai arlo fisikoan. Ondorio horiek, zenbait kasutan, nahasmendu depresiboak eta/edo antsietateak eragin ditzakete, eta, ondorioz, egoera oso larriak gerta daitezke, hala nola suizidioa. Hori dela eta, lan honetan hainbat kasuren azterketa egingo dugu. Azterketan hainbat ikastetxetako 16 irakaslek eta 10 nerabe trans* -ek parte hartuko dute. Ikerketa horren xedea da jakitea zein ondorio dakarkien trans-ikasleei , trans-egoera hori ikastetxeetan emateak, betiere kontuan hartuta ikasle horiek egindako kontakizun biografikoetan azaldutako  bizipenak eta beharrak. Lortutako emaitzek agerian uzten dute hezkuntza-eremuak problematika hori arintzeko duen beharra, aniztasuna aberastasun-iturri gisa sustatzen eta erakusten duten neurriak eta ekintzak hartuz, eta, horrela, hezkuntza-erakundeak eraldatzen lagunduko dute.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke