GeoEuskadi geoatariaren diseinuaren aldaketa berria.

Argitalpen-data: 

Hobekuntzak edo aldaketak azalduko dizkizuegu.

  • Webgune berriak bilatzaile berri bat gehitu du datuen katalogoan, testu librearen, gaien eta formatuen arabera, geoEuskadiren datu-multzoen bilaketa eta sarbidea errazteko.
  • GeoEuskadiren webguneak bereizmen txikietarako (tabletak, mugikorrak, etab.) eskaintzen duen esperientzia optimizatu da.
  • Webgunearen erabilerraztasuna nabarmen hobetu da, edozein pertsonari (baita hautemateko, ulertzeko, nabigatzeko eta webgunearekin elkarreragiteko desgaitasunak edo zailtasunak dituztenei ere) geoatariaren informazioa eskuratzea errazteko asmoz. Hori guztia, sektore publikoko gailu mugikorren webguneen eta aplikazioen irisgarritasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretua betez.
  • Webgune berria Eusko Jaurlaritzaren atarien sareko (Euskadi.eus) estilo-liburura egokitu da.
  • Hobekuntzak egin dira webgunean bilatzaileetan duen kokapena optimizatzeko.
  • Webgunearen diseinua berritu da.