Bingen Zupiriak zuhurtzia eskatu du eta, bereziki, pertsona zaurgarriak zaintzeko deia egin du

2022-07-06

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Bizkaia Irratiko  “Goizeko Izarretan” saioan. Bertan, COVID-19aren kasuen gorakada eta zuhurtzia mantentzeko eta, bereziki, pertsona kalteberak zaintzeko beharra; Miguel Ángel Blancori datorren igandean egingo zaion omenaldia; eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legea izan ditu hizpide.