Bingen Zupiriak Zinebiko Euskal Film Laburrik Onenaren Sari Handia eman dio Karla Crn"evi"-i Wild Flowers lanagatik

Argitalpen-data: 

Irekia__1_.jpg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiria ZINEBI – Film Dokumentalen eta Film Laburren Bilboko Nazioarteko Jaialdiaren 64. edizioaren itxiera ekitaldian izan da gaur. Aurten Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento izeneko animazioko film laburrak (2022, Kolonbia) lortu du Sari Nagusia, 7.000 eurokoa; Angélica Restrepo eta Carlos Velandia izan dira filmaren zuzendariak. 

Atal Ofizialeko Film Laburren Nazioarteko Lehiaketako sari nagusien irabazleen artean daude: Euskal Film Laburrik Onenaren Sari Handia irabazi duen Wild Flowers (Karla Crn"evi", 2022), Donostiako Elias Querejeta Zine Eskolak ekoitzitako dokumentala da, eta Espainiar Film Laburrik Onenaren Saria jaso duen Olores dokumentala (Alba Esquinas, 2022). 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Euskal Film Laburrik Onenaren Sari Handia eman dio Karla Crn"evi" zuzendariari. 

Informazio gehiago hemen