Bingen Zupiriak Korrikaren lekukoa eraman du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailari dagokion kilometroa egiteko

2022-04-06

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak 22. Korrikaren lekukoa eraman du gaur. Sailburuarekin batera Hizkuntza Politikako sailburuorde Miren Dobaranek eta HABEko zuzendari nagusi Jokin Azkuek ere parte hartu dute Korrikan. 

Zupiriak 1568. kilometroan eraman du lekukoa, Bilboko San Inazio auzoan. 

Aurtengoa Korrikaren 22. edizioa da eta "Hitzekin" lelopean 2.500 kilometro inguru egingo ditu. Amurrion hasi zen martxoaren 31an eta Donostian bukatuko da datorren igandean, apirilaren 10ean.