Bingen Zupiriak "Euskararen Legeak 40 urte" jardunaldian parte hartu du

Argitalpen-data: 

Irekia.jpg

Sabino Arana Fundazioak (SAF) eta Euskaltzaindiak orain dela 40 urte onartu zen Euskararen Legearen inguruan gogoeta egiteko mintegia antolatu dute Bilbon. Azken lau hamarkadetan Euskararen Legeak ireki dituen bideak aztertu dira jardunaldian, eta, bide batez, etorkizuneko erronkak identifikatzen ahalegindu dira hizlariak.

Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman diote hasiera ekitaldiari.

Zupiria sailburuak azpimarratu duenez "euskararen normalizazioak aurrerapauso nabarmena eman du 40 urteotan hiztegi, gramatika, onomastika eta abarretan" eta  administrazioan eta Hezkuntzan 1982tik eginiko aurrerapenak gogoratu ditu, baina ohartarazi du: “Euskararen Legea tresna bat da, ez helburua”