Bingen Zupiria Zinemaldiaren 70. edizioaren inaugurazio ekitaldian izan da

Argitalpen-data: 

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Donostiako 70. Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur.

Hamazazpi filmek –hamahiru film luzek eta lau film laburrek– osatzen dute Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko euskal ekoizpenen guztizkoa, eta Sail Ofizialean, New Directorsen, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta Euskal Zinemaren Galan eta EiTB Galan banatuta egongo dira. Aurten, Zinemira Sariarekin omenduko da teknikarien lana.