Bingen Zupiria "Vive Le Cinéma" erakusketaren inaugurazio ekitaldian izan da

Argitalpen-data: 

Irekia__1_.jpeg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria "Vive le cinéma!" erakusketaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur. Bertan, Dea Kulumbegashvili, Isaki Lacuesta, Lemohang Jeremiah Mosese eta Jia Zhang-ke zinema-zuzendarien ikus-entzunezko lanak aurkezten dira.Erakusketa hau Tabakalera eta Amsterdameko Eye Filmmuseumen arteko ekoizpena da Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan; 2022ko uztailaren 9tik 2023ko urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko lehen solairuko erakusketa areto nagusian.

Informazio gehiago hemen