Bingen Zupiria sailburua José Antonio Sistiagaren "De Rerum Natura" erakusketaren inaugurazioan izan da

Argitalpen-data: 

IMG-20220127-WA0014.jpg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiria José Luis Sistiagaren "De rerum natura" erakusketaren inaugurazioan izan da gaur, Donostiako Kubo Kutxa aretoan. Jean-Michel Bouhoursek komisariatu du erakusketa, eta irakurketa guztiz berri bat proposatzen du José Antonio Sistiaga artistaren obraren harira, zeina zortzi hamarraldiz garatu baita; naturaren aipamen ia etengabeak osatzen du erakusketaren ildo nagusia, eta, guztira, ehundik gora pieza biltzen dira bertan: margolanak, lan grafikoak eta filmak.

Erakusketa maiatzaren 22ra arte egongo da ikusgai Donostiako Kubo Kutxa aretoan.

Informazio gehiago hemen.