Bingen Zupiria sailburua Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan izan da gaur

Argitalpen-data: 

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Euskadiko XXXIX Eskolarteko Kirol Jokoetan izan da gaur. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondo ere hurbilduko da topaketara. Eskolarteko Kirol Jokoetan D.B.H. 1go eta 2. mailako eskola umeak, urtean zehar euren lurraldetan eskola kirolaren baitan jokatutako txapelketen irabazle izan direnak elkartzen dira Euskadiko Txapeldunak erabakitzeko. Sailburuarekin batera ekitaldian Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta Arabako Kultura eta Kirol diputatu Ana del Val ere egon dira. 

Asteburu honetan eta hurrengoan, 12 eta 14 urte bitarteko Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2.500 ikasle (1.000 neska eta 1.500 mutil) Euskadiko txapeldunak izateko lehiatuko dira. Gainera, topaketa horien bidez, gazteen artean bizimodu aktiboa sustatu nahi da, kirol-jarduera fisikoaren bidez. Gasteizek lehiaketa horiek hartuko ditu hainbat kirol-modalitatetan (Aerobic, areto-futbola, atletismoa, boleibola, BTT, eskubaloia, errugbia, futbola, gimnasia erritmikoa, hondartzako boleibola, errepideko txirrindularitza, igeriketa, karatea, mahai-tenisa, pilota, saskibaloia, tenisa eta xakea) eta hainbat eszenatokitan, hala nola Mendizorrotza, Lakua Sansomendi, Judimendi edo Salburuan.