Bingen Zupiria sailburua Artium Museoaren 20. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan izan da

Argitalpen-data: 

IMG-20220426-WA0007.jpg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiria Artium Museoaren 20. urteurrena ospatzeko ekitaldietan izan da gaur arratsaldean. Itziar Okariz artistaren performance bat eta museoko plazan ikusgai jarri dituzten Nestor Basterretxearen obren inaugurazioa dira Artium Museoak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, 2002ko apirilaren 26an ateak zabaldu zituenetik 20 urte betetzen diren egunerako prestatutako jardueretako batzuk. H

Itziar Okariz artistak 2. kapitulua, V. W. izeneko performancea eskaini du. Ikuskizunean artistak behin eta berriz irakurri du Virginia Wolfen Gela bat norberarena lanaren pasarte bat (paisaia baten deskribapena da), errepikapen bakoitzean hitz bat kenduta. Beraz, errepikatu ahala, testua urrituz joaten da, erabat desagertu arte. Performancea bukatzean museoaren kanpokaldean jarri diren Nestor Basterretxearen lau obra inauguratu dira. Formatu handiko lau eskultura dira, altzairuzkoak eta polikromatuak, itxuragatik hilarri tradizionalak gogorarazten dutenak. Piezak Artium Museoaren barruko plazako bi puntutan kokatu dira, eta eskultorearen familiak ere parte hartu du aurkezpenean.