Bingen Zupiria "Juan Irazusta idazlea, pertsonaia eta garaia" liburuaren aurkezpenean izan da

Argitalpen-data: 

Irekia__2_.jpeg

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak Alkizako herrian Juan Irazustaren lana eta haren garaia gogoratzeko ekitaldietan parte hartu du gaur. Batetik Irazusta eta bere garaiari buruzko erakusketa inauguratu da Fagus-Alkiza Interpretazio-zentroan eta ondoren, San Martin Tourseko elizan, Kultura eta Hizkuntza Politika sailetik lagundutako "Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana" liburuaren aurkezpena egin da.