Bingen Zupiria: "Gobernu Kontseiluko 11 kideok gobernatzeko konpromisoa partekatzen dugu eta gure arteko harremanak zaintzen ditugu"

2022-06-02

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote gaur Onda Vascan; eta, besteak beste, koalizio-gobernuaren barruan dagoen elkar ulertze mailaz, kultur jardueraz eta euskararen erabileraz hitz egin du.