Bingen Zupiria: "Eusko Jaurlaritzak proiektu energetikoak bultzatzen jarraituko du, herritarren inplikazioarekin"

2022-09-14

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egin diote, gaur arratsaldean, Radio Euskadi-ko “Ganbara” saioan. Bertan, besteak beste, honako gai hauek jorratu ditu: proiektu energetikoak bultzatzea, euskararen erabilera eta hori arautuko duen etorkizuneko dekretua, hezkuntzaren lege-aurreproiektua edo kultura-sektorearen egoera.