Bilera pribatua Eskoziako Gizarte Gaietarako ministroarekin

2022_07_14_DSC09706.jpg

2022-07-14

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek bilera informala eta pribatua izan du gaur Ben Macpherson Eskoziako Gizarte Gaietako ministroarekin, oporretan baitago Euskadin. Jordi Albaredak, Fair Saturday Foundation CEO, bultzatu du bilera, egunotan Eskoziako politikariaren anfitrioi gisa diharduena.

Bileran, Macphersonek interesa agertu du Eusko Jaurlaritzaren gizarte-politiketan, eta bere kudeaketa-ereduari buruz galdetu dio. Biek esan dute beren gobernuen kezketako bat erronka demografikoa dela. Ildo horretatik, Artolazabalek bere sailak adiskidetzea bultzatzeko eta pertsona migratzaileen integrazio handiagoa lortzeko abian jarri dituen ekintzez hitz egin dio.

Artolazabalek sailaren organigrama azaldu dio. Era berean, azaldu du Eusko Jaurlaritzak lanean ari dela gizarte politikak eta pertsonen arreta izan daitezen justizia, berdintasuna, aniztasun eta giza eskubideen arloan gaizatutako ekintzen ardatz nagusiak.

Macphersonek eta Artolazabalek bat egin dute bi administrazioen arteko harremanak indartu eta bultzatzeko interesarekin, eta Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak sinatutako Ulermen Memoranduma gogorarazi dute. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek 2019an egindako bidaiaz ere hitz egin dute, Artolazabal bera buru zela, eta bilera bana egin zuten Eskoziako Enplegu eta Gizarte Gaietako ministroekin.