Bihar zabalduko da Osasun sailak gaixoen eta haien familien elkarteei haien bizi-kalitatea hobetzeko laguntzak emateko eskabideak aurkezteko epea

2022-06-17

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA), gaur, Gotzone Sagardui Osasuneko Sailburuaren agindua argitaratu du, Euskadiko gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzen diharduten irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimeneko elkarteentzako laguntzei buruzkoa.

Laguntzek 300.000 euroko zuzkidura dute, eta bihartik aurrera eskatu ahalko dira, bihar, ekainaren 18tik, datorren uztailaren 18rarte. 2022an honako xede hauek dituzten jarduerak finantzatzera bideratuko dira: trebetasunak eta baliabideak garatzen laguntzea, gaixo daudenen burua zaintzeko ahalmena maximizatzeko eta autonomia areagotzeko; gizarte- eta osasun-premien arloan gaixoei laguntza eta jarraibideak ematea; haien gaixotasunari buruz, haren arrisku-faktoreei buruz eta osasun-arloko jokabide egokienei buruz duten ezagutza eta informazioa areagotzea, eta gaixoek osasun aldetik besteen aldean dituzten desberdintasunak gutxitzea eta genero-ikuspegia sartzea.

Osasun Sailaren iritziz, funtsezkoa da elkarte horiek gaixoen eta haien familiartekoen osasun fisikoari, psikologikoari eta sozialari egiten dieten ekarpena, besteak beste, honako gai hauetan: gaixotasunaren errealitate sozialarekiko eta afektiboarekiko harreman zuzena eta asistentzia zuzena eta enpatikoa autolaguntzarako zerbitzu eta programen bidez.