Berdinduren manifestua Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunean
2022-04-26
Gaur Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Eguna ospatzen da munduko hainbat tokitan, eta, hori dela eta, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Berdinduren bidez, adierazpen bat zabaldu du; haren bidez, “lesbianenganako konpromiso esplizituaren bidez gizarte errespetutsuagoa, bidezkoagoa eta integratzaileagoa” eraikitzearen alde egiten du. Era berean, kolektibo lesbikoaren ikusgarritasun publikoaren alde lan egitera eta eremu guztietara zabaltzeko bide emateko baldintza egokiak sortzera animatzen du.