Visesak, aurten ere, Emakundek (Emakumearen Euskal Institutuak) sustatutako sentsibilizazio-kanpainarekin bat egiten du, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta. Aurten, kanpainaren xedea da gizartea interpelatzea neskek eta emakumeek pairatzen duten presio handiari buruz, haien gorputzen derrigorrezko “perfekzioari”, ezarritako edertasun-kanon zorrotzari eta haien gorputzen hipersexualizazioari eta merkataritza-kontzeptualizazioari dagokienez.
Kanpainak itxaropen-mezua bidali nahi du, garaiz gaudela adierazteko, eta hurrengo belaunaldiei etorkizun hobea eman ahal eta behar diegula ulertarazteko.
Ez da gaur soilik (Emakumearen Nazioarteko Eguna); Visesa egunero konprometitzen da berdintasunarekin. Horregatik, bere Berdintasun Planaren ekintzak gauzatzen ditu, gizartea berdinzaleagoa eta justuagoa izateko.