Beatriz Artolazabalek ahaleginak batu ditu 'Gizarte inklusibo baten alde' Kriskitinen XXV. Lasterketan

2022_10_22_25a_Carrera_Cascabeles_019.jpg

2022-10-22

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak Gizarte inklusibo baten alde Kriskitinen XXV. Lasterketan parte hartu du gaur Gasteizen, eguerdiko 12: 00etan, Arka plazan.

Begiak estaliz, eta ONCEri lotutako pertsonen laguntza eta gidaritzapean, parte-hartzaileek markatutako kilometroa estali nahi izan dute, itsuen larruan jarrita. Izan ere, deialdiaren helburu nagusia mezu argi bat anplifikatzea zen, kriskitin-hotsarekin: benetan inklusiboa den gizarte bat lortzeko oraindik egin behar den bidean arreta jarri beharra.

Bileran izan dira, halaber, Euskadi Buru Batzarreko Nerea Melgosa, Hezkuntzako Arabako ordezkari Aintzane Arrese, Gazteria, Berdintasun, Bizikidetza eta Aniztasun eta Landa Eremuko zinegotzi Miren Fernández de Landa, Vital Fundazioen zuzendari exekutibo Axier Urresti, ONCEren Euskadiko lurralde-ordezkari Juan Carlos Andueza, ONCE-Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidente Rafael Ledesma, ONCEren Arabako Agentziako zuzendari Sergio Fernández García edo Arabako lurralde-sailburu José Antonio Sáenz de Viteri.

Behin proba amaituta, ONCEk Euskadiko Gurutze Gorriari Urrezko Kriskitina eman dio, 150 urte eman baititu gizarteari zerbitzua ematen.