Balerdi mendian hildako pertsona baten gorpua berreskuratu dute

2022-01-16

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek Aralarren amildu den mendizale baten gorpua erreskatatu dute

 

Gaur eguerdian mendizale batek SOS DEIAK 112 larrialdietako zerbitzura deitu du Balerdi mendian, 50 metrotan behera amilduta, pertsona bat ikusi duela esanez. Adierazitako lekura berehala hurbildu dira osasun-zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintzako mendiko erreskate taldea helikoptero batean. Ertzaintzako erreskate-taldeko agenteek harri artean aurkitu dute biktima, eta zauri larriak zituela ikusi dute. Gorpua erreskatatu ondoren, medikuak zeuden lekura eraman dute, eta hauek mendizalearen heriotza ziurtatu baino ezin izan dute egin. Hildakoa Berrobiko 39 urteko bizilaguna da.