Etxebizitza eta eranskin horien prezioa, % 10, BEZa barne:
2 logela ezinduentzat, 167.425,00 €-tik 169.730,00 €-ra.
3 logela, 161.505,00 €-tik 165.285,00 €-ra.
Etxebizitza babestu bat eskuratzeko, baldintza hauek bete behar dira:
- Adin nagusikoa edo adingabe emantzipatua izatea.
- EAEn erroldatuta egotea, urtebeteko antzinatasunarekin.
- Bizikidetza- eta familia-unitatearen diru-sarrera haztatuak 12.000 eta 39.000 €artean (indarrean dagoen PFEZ). Desgaitasuna duten pertsonek nahikoa izango dute 3.000€ haztatuko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea.
- Etxebizitzarik ez izatea jabetzan, azalera-eskubidean edo usufruktuan, gutxienez duela 2 urtetik.
2 logelako etxebizitzak ezinduentzat egokituta daude, eta kideetako batek baldintza hori betetzen duela egiaztatzen duten pertsonek edo familia-unitateek baino ezin izango dituzte aukeratu.
Etxebizitzen behin-behineko esleipena notario-zozketa bidez egingo da, prozeduran izena emandako pertsonen artean. Etxebizitza esleitzeko, baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.
Basurto – Krug B-090 sustapenaren zuzeneko esleipenaren prozeduran parte hartzeko epea 2022ko apirilaren 20an amaitu da.
Hona hemen zozketaren emaitza: